domingo, noviembre 02, 2008

*San Mames Berria, 2014rako*

Lehenengo harria, 2009ko maiatzeanPasa den urriaren 8an Euskalduna jauregian ospatu zen Batzar Nagusian, Juan Antonio Zarate Athletic clubeko Zuzendaritza batzako kontulariak San Mames zelai berriaren inguruko zehetasun gehiago eskaini zuen, Bilboko udalarekin lortutako akordioaren barruan. Gauzak horrela, 25.000 metro koadroko gehiketa eraikigarritasunean lortu dela nabarmendu zuen. Halaber 57.000 eta 58.000 bitarterentzako aforoa eta 122 palko izango ditu zelai berriak. Lehenengo harria 2009ko maiatzean jarriko dute eta epe guztiak betetzen badira, 2014/15 denboraldiaren hasieran, Athletic Clubek San Mames berrian jokatzeko prest egongo da. Egungo futbol zelaia 2012ko maiatzean botatzea aurreikusi du Juan Antonio Zaratek.

No hay comentarios: